Euskaraldia badator. Heldu den asteko ostiralean abiatuko da ariketa sozial handi hau eta Topagunetik parte hartzeko deia egin nahi diete oraindik izena emane ez duten euskaraz hitz egin eta ulertzeko gai diren guztiei.
Egun hauetan auzo eta herri gutzietan ari dira izenak jasotzen eta ahobizi eta belarri prest txapak banatzen.
Iruñean sei batzorde ari dira lanean, horietako bat Alde Zaharrean. Batzorde honetako kidea den Orreaga Zubeldiak esan digunez aurten aurreko edizioan baino gehiago kostatzen ari da Euskaraldieran mezua ikusaraztea alde batetik pandemiarengatik eta bestetik Iruñeko Udalaren batere laguntzarik ez dutelako. Alde Zaharreko kale edo plazetan informazio mahaiak jartzeko baimenik ez dio eman Udalak. Horren ordez, Askatasunaren Plazara bidali nahi zituen.
Kalean maharik jartzerik ez, beraz, baina larunbat goizean Santo Domingoko azokan ariko dira informazioa eta txapak ematen.
Txapak biltzeko gune desberdinak badira auzo eta herrietan eta baita liburutegi publiko guztietan ere.
Bestalde, azaroaren 25ean Geltokin Ahobizi eta Belaprestentzako sukaldaritza saio bat eskainiko da.