Bere burua aurkeztu zuenetik, urratsez urrats ari da Liberoamerika plataforma literatura sustatzen. Eta, neurri berean, jarritako helburuak betetzen ere ari da. Kalean da eta 24 idazle euskaldun gazteren testuen Izotzetan islatuak bilduma.
Jatorrian Latinoamerikako literatura sustatze aldera jaio zen Liberoamerika ekimena Bartzelonan, baina, iaz, arreta Euskal Herrian jarri eta bertan editore taldea sortu zenuten eta iragarri zuen euskal idazle gazteen lanak biltzeko asmoa. Guztira 44 proposamen heldu ziren haien eskuetara eta horietatik 24 aukeratu dituzte argitaratzeko.
Aniztasunaren eredu da Izotzetan Islatuak liburua, bilduman zehar erabilitako euskalki desberdinengatik, alde batetik. Baina baita idazle gazteek lantzen dituzten genero literario eta gaiei dagokienean ere. Euskal Herriko txoko desberdinetako egileek hartu dute parte eta batzuek hau izan dute literatura argitaratzen duten lehen aldia. Zenbaitek, ordea, idazle ibilbidea sendo hasia dute honezkero. Izotzetan islatutako denak dira egungo euskal literaturaren isla.