Orain dela 35 urte, 1985ean, Mikel Zabaltza gazte orbaiztarra desagertu zen. Guardia Zuibilak atxilotu egin zuen ETAko militante batekin nahasita, eta 20 egunez desagertuta egon ondoren bere gorpua Bidasoa ibaian agertu zen. Zabalza desagertuta egon zen egun horietan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta protesta ugari egin eta eztanda sozial handiak egon ziren. Zabalza torturatuta hil zela uste zuen jendeak oro har, baina inoiz ez zuten inor ez epaitu ez zigortu. 2020ko azaroan 35 urte bete dira Zabalza hil zenetik, eta bere familiak egia jakin nahian jarraitzen du.
Ahotsa.info eta Izar Films izan dira lan honen ekoizleak. Gaur Pitu eta Amaia Merino izan ditugu Irrintzi Plaza saioan honetaz solasean.