Siemens Gamesak Agoizko lantegia itxiko zuela iragarri eta berehala herri gisa erantzuteko batzarrera deitu zuen Irati Bizirik herri plataformak. Aurreko krisialdiak eskualdean eragin zuen egoera salatzeko sortu zen mugimendua eta orain berreskuratu dute. "Langabezia izugarri hazi zen, eta orain badirudi berdina geratuko dela", ohartarazi du Iñaki Itoizek Guardasola saioan.
Bihar informazio batzarra eta giza mosaikoa eginen dute Agoizko Merkatuko plazan, 19:00etan. Larunbaterako, berriz, manifestazioa antolatu dute. Gamesa lantegiaren sarreratik abiatuko dira manifestariak 19:00etan Agoizko udaletxeraino, 'Herriak bizirik nahi ditugu' lelopean.