Luzia Etxeberria: "Gaitzari aurre egiteko dugun bide bakarra da positiboen gertukoen jarraipena egitea"

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 20a, 11:29

Koronabirusaren arrastoa jarraitzen duten aztanari batekin mintzatu gara Guardasola saioan. Gaitza geldiarazteko kutsatuak eta gertuko sarea konfinatzea ezinbestekoa dela ohartazi du.

Gaixo bakoitzeko 20-30 pertsonarekin jartzen dira harremanetan Nafarroako Osasun Kontsultorioko kideak. Kutsatze arriskurik izan ote duten baloratzen dute eta beharrezkoa denetan etxean ixteko eskatzen diete. Kasuek gora egin duten honetan, galtza bete lan dabiltza. Osasun Sailak indartu egin du kasuak arakatzeaz arduratzen den taldea, plantilla gehituz eta ordutegiak indartuz. 38 dira guztira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!