Sanferminetako zezenketen inguruan beti sortzen da polemika. Gero eta gehiago dira tradizio horren kontrakoak. Dena den, oraindik ere asko dira plazara joaten diren sanferminzaleak. Batetik, Iban Agerri, Iruña Antitaurina ekimeneko kidea eta bestetik, Jon Idoate Armonia Txantreana ko peñakidea eta Irrintziko Ioseba Jimenez gurean izan ditugu solasean.