'Hildako bizidunen gaua' karta-joko kolaboratiboa sortu dute

Arau-liburua sareratu dute libreki deskargatzeko moduan. Jokoaren nondik-norakoak azaltzeaz gain, kartak inprimatu/plastifikatzeko pausoak ere jaso dituzte egileek.

“Hildako bizidunen gaua” karta-jokoan 1-6 pertsona aritu daitezke. Guztiak elkarlanean, jokoaren beraren adimen artifizialaren aurka. Denek egingo dute hilerritik ihes, ala bakarrak ere ez. Beharrezkoa da elkar laguntzea, hildako bizidunak garaitu eta buru-hausteak argitzeko.

“Hildako bizidunen gaua” estrategia-jokoa “Space Hulk: Death Angel” jokoan oinarritua dago. Katalogoz kanpo dago jokoa, hori dela eta euskaraz bat sortzea otu zitzaien egileei.