Ikasteko gogotsu dabil jendea. Hori behintzat atzematen da UEUko udako ikastaroetarako matrikulazioa ikusita: UEUk abuztuaren 31an eta irailaren 1ean Ezpeleta jauregian eskainiko dituen lau ikastaroak dagoeneko beteta daude. Hala ere interesatuak izena ematera animatu nahi dituzte antolatzaileek bajak egon ditezkeela eta.
Bestalde aurreko urteotan bezala UEUk Nafarroako Gobernuarekin akordioa sinatu du beste hainbat ikastaro elkarlanean eskaintzeko. 11 izanen dira denera. 6 on-line edo ikasgela birtualean eta beste bostak UEUren Iruñeko egoitzan, Ezpeleta Jauregian edota NUPeko kanpusean.
Aurten berrikuntza bat izanen da akordio honetan: hezkuntza departamentuarekin sinatu beharrean, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko atalarekin egin dute eta honek beste eduki batzuk ekarriko ditu eskaintza honetara Edurne KocUEUko nafarroako arduradunak Irrintzi Plazan adierazi digun bezala.
Hauek izanen dira 11 ikastaro hauek:
Abuztuak 31 Ikasgela Birtuala
Adin txikikoak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala
Abuztuak 31 Ikasgela Birtuala
Online edukiak kudeatzerakoan kontuan hartzeko gako juridikoak
Abuztuak 31 Iruñea - Ezpeleta jauregia-Nafarroako Eskola Kontseilua
Eginen al dugu euskara ez sexista?
Abuztuak 31 Ikasgela Birtuala
Zer demontre da ekonomia zirkularra?
Irailak 11 Iruñea- NUP- Arrosadiko campusa
Hezkuntzarako bideo egokiak sortzen
Irailak 12 Iruñea - UEUren egoitza
Sare sozial digitalak genero berdintasunetik aztertzen
Irailak 29 Ikasgela Birtuala
STEM eta generoa gelan txertatzeko klabeak
Irailak 29 Ikasgela Birtuala
Etxeko bio-hondakinen kudeaketa deszentralizatua
Irailak 29 Iruñea- NUP- Arrosadiko campusa
Gradu bukaerako lana eta lan akademikoetan trebatzen
Irailak 30 Ikasgela Birtuala
Gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEM) lantzeko proiektuak
Urriak 17 Iruñea - UEUren egoitza