Nafarroako kultura arloan lan egiten duten hainbat artista, enpresa, programatzaile, kudeaketa profesional, teknikari, elkarte, eskola eta kazetarik bat egin dute Kultura gara manifestuan, SOS kultura ekimenaren barruan. Horietako bat da Josune Ilundain sortzaile nafarra.
Pandemiak gogor zigortu duen gremioaren etorkizuna defendatu nahi dute, “gizartea eraikitzeko eskubidea, ondarea, lana, osasuna, nortasuna, irizpidea eta oinarria" baita manifestuaren sinatzaileen ustez. 885 norbanakok eta 163 entitatek sinatu dute. Biharko mobilizaziora maskara eta aterkia eramatea eskatu dute.
Ekimena arte garaikidearen arloan sortu zen, Arte Kale Euskal Herriko kaleko arteen elkartean abiatu zen, baina Nafarroan arte diziplina guztietara zabaldu dute egitasmoa. Mobilizazioak ordu berean egingo dituzte Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian.
Manifestuarekin bat egiteko aukera dago esteka honetan.