Ramon Iantzi: "Nafarroako Gobernuak zabaldu beharko luke migratuendako informazio gunea"

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 10a, 16:25

Leihatilen labirinto burokratiko bati egin behar diote aurre Nafarroara iristen diren migratzaileek. Egoera ikusita arrazakeriaren aurkako eragileek, Migratuendako Informazio Gunea sortu dute Nafarroara iristen diren migratzaileek beharrezkoa duten informazioa jaso dezaten. Iruñea Harrera Hiriko Ramon Iantzirekin mintzatu gara.

Zerbitzua iragarri aurretik ere, hainbat izan dira informazio eske gerturatu direnak. Beharra bazela agerian uzten du horrek Ramon Iantziren esanetan. Administrazioak eman beharko lukeen zebitzua dela gogorarazi du Irrintzi Plaza saioan. Izaera probisionala duen zerbitzu gisa aurkeztu dute gunea eta harrera bulego bat irekitzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

Migratuendako informazio gunea Geltokin ezarri dute, La Roncalesako leihatila zaharrean. Oraingoz astelehenetan eskainiko dute zerbitzua, 16:00tik 17:00ak bitartean. pim-mig.info webgunean ere hainbat hizkuntz eta ataletan bildu dute migratuendako informazioa.

Ia berrogei talde atxiki dira egitasmora: 

  • ACCIÓN CONTRA LA TRATA.
  • ANITZARTEAN kulturartekotasun zerbitzua. Sakanako Mankomunitatea. 
  • ASOCIACIÓN CONTIGO PERÚ
  • ASOCOLON. Asociación de Colombianos en Navarra
  • ASOCIACIÓN GELTOKI IRUÑEA. 
  • BIDEAN
  • CEAR NAVARRA
  • COMUNIDAD ASVENA Y ASOCIACIÓN LA ALPARGATIKA
  • EH 11 Kolore
  • EHULEAK. Comisión para la Investigación de Malos Tratos a Mujeres en Navarra. 
  • ELKARTE FORMACIÓN Y EMPLEO. 
  • EL SALVADOR ELKATASUNA.
  • HELP-NA. 
  • FUNDACIÓN GIZAKIAR HERRITAR- PARÍS 365. 
  • FUNDACIÓN ITAKA ESCOLAPIOS
  • FUNDACIÓN TAU FUNDAZIOA.
  • IRUÑEA CIUDAD DE ACOGIDA- IRUÑEA HARRERA HIRIA. 
  • LAB Sindikatua
  • LAS PODEROSAS
  • LIZARRA CIUDAD DE ACOGIDA. 
  • MARTES AL SOL
  • MÉDICOS DEL MUNDO NAVARRA.
  • MEDICUS MUNDI NAM. 
  • OXFAM INTERMON. 
  • PAPELES Y DERECHOS DENONTZAT.
  • PLATAFORMA DE AFECTAD@S POR LA HIPOTECA DEL CASCO VIEJO.
  • PLATAFORMA DE AFECTAD@S POR LA HIPOTECA DE NAVARRA.
  • PLATAFORMA NAVARRA DE MUJERES POR LA ABOLICIÓN DE LA PROSTITUCIÓN. 
  • SAKANA HARRERA HARANA
  • SEI. SERVICIO SOCIEDUCATIVO INTERCULTURAL
  • SOS RACISMO NAFARROA. 
  • STEILAS SINDIKATUA.
  • SUMACONCAUSA.
  • TAFALLA CIUDAD DE ACOGIDA. 
  • ZAPOREAK. 
  • ZASKA-Red Anti- rumores

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!