Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariarekin begiratu diogu hizkuntz eskubideen egoerari Irrintzi Plaza saioan. Urraketak salatzeko garrantzia azpimarratu du Gaubekak. Herritarren ahalegin eta eragiletza eskertu ditu, euren ekinari esker azaleratzen direlako urraketak. Horretarako, herritarrek Behatokiaren Euskararen telefonoa eta Akuilari tresnak eskuragarri dituztela gogorarazi du Gaubekak, eta dei egin die eskubideen urraketen aurrean irmo jokatu eta tresna horiek erabili ditzaten.