Yasmine Khris: "Iritsi nintzenetik euskara izan da lagun sareak egiteko erabili dudan tresna"

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 20a, 16:45

Iazko maiatzean iritsi zen Iruñera Yasmine Khris marsellarra. Berehala hasi zen euskara ikasten; eta B2 maila lortu du iada. Horri esker, lehenbizikoz euskaraz hitz egiteko aukera izan du Aljerian bizi den haren amona usurbildarrarekin.

Ahotsa.info atarian kazetaritza praktika egiteko heldu zen Yasmine Khris Iruñera. Itzulpena, interpretazioa, historia garaikidea eta kazetaritza ikasketak ditu. Egin dituen bidaiei esker, gainera, hainbat hizkuntza ezagutu ditu. Egun gaztelania, frantzesa, galegoa eta euskara menperatzen ditu, eta katalan zerbait ere badaki. 

Euskal Herrian eta Iruñean egin duen urtea "ospatzeko" eta bidean izan dituenei eskerrak emateko olerki eder bat idatzi du. Haren ahotsean gozatu dugu Irrintzi Plaza saioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!