Osasun larrialdiari aurre egiteko neurriek ondorioak izan dituzte kliman, garraioari lotutako isuri kutsagarriek behera egin dute, esaterako. Lorea Flores Nafarroako eta Hego Euskal Herriko Greenpeaceko ordezakariarekin begiratu diogu Irrintzi Plaza saioan planetaren osasunari. Eredu jasangarriak zeintzuk diren jabetzeko eta ikasteko balioko du egoerak, Floresen ustez.
Klima larrialdiari dagokionez bizi dugun egoerak zein ondorio izan dezakeen ikusteko itxaron egin beharko dela azaldu du Greenpeaceko ordezkariak. Administraziotik hartzen ari diren erabakiei bergiratu behar zaiela ohartarazi du.
Hirietako mugikortasuna eta espazioaren erbilera autoei begirakoa dela salatu du Floresek. Iruñeak bizikletentzako eta oinezkoentzako leku gehiago eskainiko duela iragarri berri du, hori hala izan dadin lanean ari da Greenpece.