Eneko del Valle: "Jendea terrazez gozatzeko gogoz dago"

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 14a, 16:53

Atzo zabaldu zuten Napargar garagardotegiko terraza. Asteazkenetik igandera izanen da zabalik eta, gainera, eskaintzen dituzten jaki japoniarrak lokalean jasotzeko aukera ere eskaintzen ari dira.

Osasun larrialdiak eragindako "ezjakintasuna" izan da gogorrena Napargar garagardotegiko Eneko del Vallerentzat. Bi hilabeteren ostean atzo zabaldu zuten terraza eta eskaini zituzte iturriko lehen garagardoak. "Jendea garagardo on bat hartzeko gogoz dago", aitortu du. 

Aurreko hastean jarri ziren martxan Napargarren. Take away zerbitzua eskaintzen ari dira, etxean jaki japoniarrez gozatzeko aukera izan dadin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!