Arnaitz Fernandez: "Meteorologiak protagonismoa irabazi du itxialdiarekin"

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 13a, 16:45

Hainbat komunikabideetan aritzen da Arnaitz Fernandez meteorologiaz solasean. Euskalerria irratian ere, zenbaitetan. Leihotik begiratzeko probestu ditu egun hauek: "Egun bereziak izan dira, ekaitz asko eduki ditugu".

"Funtsezko alorra da meteorologiarena", azaldu du Arnaitz Fernandezek gaur Irrintzi Plaza saioan. "Material sanitarioa ekartzeko hegazkinek behar beharrezkoa dute meteorologia". Meteorologiaren garrantziaz kontzientziatzeko, zeruko fenomenoen inguruko azalpenak ematen ditu sare sozialetan @Armeteo izenarekin. "Eguraldiaren iragarpenaz baino, itxialdia bitartan fenomeno bitxien inguruan galdetu didate".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!