Jaione Eugi: "Etorriko dena latzagoa izango da: pobreziak gora eginen du"

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 5a, 16:54

Pobreziak gero eta jende gehiago mehatxatzen du. Hala ohartarazi du Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Nafarroako Sareak. Koronabirusak sortu duen krisiaren ondorioak leuntzeko beharrezko neurriak eskatu dituzte.

Koronabirusaren krisiak pobrezia egoeran bizi direnengan zer nolako eragina izan duen jakiteko argazkia osatudu Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Nafarroako Sareak. Jaione Eugui komunikazio teknikariak Irrintzi Plazan azaldu duenez, krisi honetan ere okerren daudenak izan dira kaltetuenak. Hiru alor azpimarratu ditu: enplegua, etxebizitza eta hezkuntza. Krisiaren ondorioak leuntzeko beharrezko neurriak eskatzeko bi bilera egin ditu sareak Nafarroako Gobernuarekin.

Gaur kanpaina berria jarri du martxan sareak Nafarroako Gizarte Erakundeen Plataforma osatzen duten beste hiru erakundeekin eta Gurutze Gorriarekin batera: Orain, txalotu egingo zaitugu. Errenta aitorpenari buruzko kanpaina da, eta nafar herritarrak animatu dituzte “gizarte xedeetarako” laukia aukeratzera. "Gauza txikia da, baina erakundeentzako laguntza handia da", azaldu du Euguik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!