Maiatzaren 11an ezarriko dute indarrean itxialditik irteteko plana Frantziar Estatuan. Orduan itzuliko dira, esaterako, ikasleak eskolara. Nola eginen duten, ordea, ez dute erabat argi. Deskonfinamendu planaren inguruan, Reparazek azaldu duenez, zalantza asko daude airean.
Eitb-ren Frantziako berriemailea da Nerea Reparaz, eta Irrintzi Plazako kolaboratzailea. "Errealitate berrira ohituta" dagoela aipatu du Euskalerria irratian. Itxialdiaren arintzeaz informatzea egokitzen zaion honetan, egoerak luzerako joko duela iritzi dio: "Batek daki noiz itzuliko naizen Arbizura edo noiz ikusi ahalko dudan familia". Lanean jarraitzeak lagundu egin dio egoera hobeki eramaten.