Osasun larrialdia dela lanik gabe geratu da Iruñe Astiz. Publizitate eta marketin alorrean aritu da azkenekoz lanean, autonomo gisa. Ohiko gastuei aurre egiteko diru-laguntza eskatu behar izan dula azaldu du gaur Irrintzi Plaza saioan.
Berrogeialdiak eskaini dion denbora librea zertan baliatu aurkitu du Astizek: YouTubera itzuli da!
Kulturari duen balioa eman behar zaiola azpimarratu du Irrintzi Plazako kolaboratzaileak. "Kultura zein baliogarria den ikusi dugu. Doakoa bada atzean dauden sortzaileak kaltetuko ditugu", iritzi dio.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!