Itxialdi hasiera "gogora" izan da Laura Martinenarentzat. Hala aitortu du Irrintzi Plaza saioan. Kili-Kili jolas parkea konfinamendua ezarri baino lehenago itxi zuten eta lan erregulazio espedientea ezarri dute. Egoera honek jolas parkeen sektorean luzerako joko duela uste du Martinenak: "Inork ez du hitz egiten esplizituki itxitako jolas parkeei buruz, baina uste dugu irekitzen azkenaren hurrengoak izanen garela".
Jolas parkeetan hartu beharko diren neurriak zeintzuk izanen diren baldintzatuko du jolas parkearen geroa. Araudiaren zain, jolas parkean ezarri daitezkeen desinfekzio era berriak bilatzen egunotan. Ekainera arte luzaten da denboraldia Kili-Kilin, eta irekiera datorrenean izanen dela iritzi dio Martinenak.
Koronabirusa, etxean
Balizko koronabirus kasu bat izan du Laura Martinenak etxean. Alabak sintomak eduki zituen, baina probarik ez zioten egin. Berrogeialdia jarraitu zuten etxean haren osasun egoerak hobera egin arte. Atzo osasun sailak iragarritako test serologikoa egin zieten. Negatibo eman dute bai berak, baita bere alabak ere.