Sei ikasgai ematen ditu Julen Fagoagak ikastolan eta ehundik gora ikaslerekin du egunotan ordenagailuaren bitartez harremana. Ikastolako DBHko ikasle guztiek ordenagailua dute eskolak jasotzeko, baina sarearekin sufritzen ari denik bada Fagoagak azaldu duenez: "Egoera sozioekonomikoak oso anitzak dira". "Zenbat ikasle, hainbat egoera ezberdin" daudela aitortu du.
Ebaluazioa nolakoa izanen den dute ikasleek kezka nagusia. Hirugarren hiruhilekoko nota jartzeko etxetik egiten ari diren lanak hartuko dituzte kontuak, baina ez dira izanen ikasleak kaltetzeko aitzaki. Berreskuratze azterketak noiz arte luzatu aztertzen ari dira irakasleak, eta egoerak horrela jarraitzen badu ikasleekin ikasgeletara itzultzea ez dute aurreikusten San Fermin ikastolan.
Euskalerria irratiko Ortziraldea saioko esataria da Julen Fagoaga. Egoera dela eta, irratiak bertan behera utzi du saioa, baina orain arte irratian egindakoak hemen dira entzungai.