Zangotzako herritarren nahiari erantzunez eta egoera denboran luzatuko dela ikusirik gaur zabaldu dute berriro Aramendia Gozotegia. Gozogintzaren sektorean zalantza asko izan direla aitortu du Irrintzi Plazan Iker Aramendiak. Horiek argituta, baina, berriz ere martxan dira. Ordutegia aldatuta eta eskaria murriztuta lanari ekin diote berriro.