"Ez dakigu selektibitatea nolakoa izango den aurten"

Euskalerria Irratia 2020ko api. 22a, 18:36

Ruben Etxarri Eunate institutuko ikaslea da eta Uxue Redin San Fermin ikastolakoa. Biak Batxilergo bigarren mailan ari dira ikasten eta ekainaren bukaeran selektibitatea egin beharko dute, hirugarren ebaluazioko gaiak etxean ikasi ondoren. 

Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioa (USBE) euskaraz, EVAU gaztelaniaz, edo selektibitate proba. Hori da aurtengo ezohiko ikasturte honen amaieran milaka ikaslek izanen duten azterketa garrantzitsua eta horrek ireki edo itxiko die egin nahi duten karrerako atea. 

Ruben eta Uxuek kontatu digute nola ari diren haiek etxean ikasten, zer zailtasunak eta laguntzabideak dituzten eta nola eramaten ari diren konfinamendu garai luze hau. 

Biok bat egin dute esatean institutuan baino lan gehiago egiten ari direla, ikasturtea ongi daramatela eta itxialdi egun hauek balio izan zaizkiela familiarekin denbora gehiago emateko eta etxekoekiko harremanak estutzeko. 

Itxialdi amaierarekin egiten dute amets, baina ez bidaia luzerik edo gauza bereziak egiteko lehenbailehen, lagunekin elkartu eta eguzkiaz eta aire libreaz gozatzeko baizik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!