Koronabirusaren egunerokoa

Iosu Ganuza: "Sortzaile izatea egokitu zaigu kazetarioi"

Euskalerria Irratia 2020ko api. 22a, 16:39

Etxetik ari dira lanean Hamaika telebistako langileak. Horietako bat da Iosu Ganuza irratiko kolaboratzaile atarrabiarra. Itxialdi garaian telebista egiteko "sormena" ezinbestekoa dutela azaldu du Irrintzi Plazan.

Koronabirusaren datuez harago, bestelako ikuspuntuak bilatzeko ahalegina egiten ari dira Hamaika Telebistan. Nafarroako erredakzioan egiten du lan Iosu Ganuza irratiko kolaboratzaileak: "Nafarroako eta Iruñerriko jendeari ahotsa jartzen saiatzen ari gara". Sormena bidelagun ari dira lanean, etxetik bideo dei bidezko elkarrizketak egiten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!