Entzutekoak

Iñaki Sagardoi: "Egun hauetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egitera gonbidatu nahi zaituztegu"

Euskalerria Irratia 2020ko api. 20a, 16:58

Gaurtik eta maiatzaren 3ra etxeko hizkuntz ohiturak aldatzeko dinamika bat martxan jarri du Topaguneak: Etxealditik Euskaraldira. Dinamikaren nondik norakoak azaldu ditu Iñaki Sagardoik Irrintzi Plaza saioan.

Hainbat fase izanen ditu dinamikak: bihartik aurrera eta 23ra bitarte, hausnarketa faseari ekinen diote. Ondoren, 30ra arte, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenenak eginen dituzte, sare sozialetan. 

Besteak beste, Facebook, Instagram eta Twitter sare sozialak eta Telegrameko Ahobizi eta Belarriprest kanalak erabiliko dituzte.

Dinamika bere egitera eta parte aktibo izatera gonbidatu dituzte herritarrak, fisikoki zein sare sozialen bitartez. Leiho eta balkoietan, berriz, koloretako puntu bat jartzea galdegin diete herritarrei, egitasmoan parte hartzen ari direla adierazteko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!