Koronabirusaren egunerokoa

Bakarne Atxukarro: "Semeengandik asko ari gara ikasten"

Euskalerria Irratia 2020ko api. 20a, 16:55

Idazlea eta kazetaria da Bakarne Atxukarro 'Irrintzi Plaza' saioko kolaboratzailea. Itxialdia uste baino hobeki igarotzen ari direla aitortu du irratian. Irakurtzeko eta idazteko baliatzen ari da denbora.

Etxeko semeek larrialdia eta itxialdia ulertzeko eta barneratzeko erakutsi duten gaitasuna nabarmendu du Atxukarrok Irrintzi Plaza saioan. "Ez dakizu zer nolako lekzioa eman diguten haurrek", adierazi du. Astelehenetik aurrera kalera ateratzeko baimena edukiko dute haurrek, eta hori iristeko irrikan daude Atxukarroren etxean. "Baina ongi ari gara eramaten itxialdia", gaineratu du.

Iruñerriko Mankomunitateko komunikazio alorreko kazetaria da Atxukarro. Konfinamenduan etenik ez da izan mankomunitatean, eta komunikatzeko gai asko dituzte egunotan eskuartean, garraio publikoa, hondakinen kudeaketa eta uraren erabileraren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!