Honako hitz hauekin azaldu dute egitasmoa Ingurumen Heziketarako museoko webgunean: "Asteotan etxean geratu behar dugu, eta hortaz, etxea gure “mundu” bilakatu da. Baina azterketa sakonagoa eginez gero, ikusiko dugu, egiaz, gure etxearen funtzionamenduak eragiten diola munduaren funtzionamenduari. Horrek esan nahi du etxean aldaketa txikiak eginez positiboki eragiten ahal diogula gure inguruari. Animatuko zara?".
Proposatu duten jarduera berriak Mundutik zure etxera, zure etxetik mundura du izena, eta zinea, plastikoa eta hondakinen murrizketa lantzen ditu. Webgune honetan aurki daiteke.