Ioar Cabodevilla Orekari estudioko arkitektoak azaldu duenez, historikoki harreman zuzena egon da arkitektura eta epidemia krisien artean, eta osasun publikoaren inguruko arazoek hiria berpentsatzera eraman gaituzte: izurri beltza Erdi Aroan, kolerak XIX. mendean, Espainiako gripea XIX. mendean… Horien berri emateaz gain, arkitektoak aurrera begira hiriek izan ditzaketen aldaketen inguruko gogoeta batzuk plazaratu ditu.