Koronabirusaren egunerokoa

Helena Bengoetxea: "Gure kezka nagusia da dokumental honen protagonistak oso edadetuak direla"

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 31a, 18:00

95-97 urte bitarte dute "Matrioskas. Las niñas de la guerra" Helena Bengoetxea iruindarra egiten ari den dokumentalaren protagonistek.  Habanan errodatzen ari zirela harrapatu zituen koronabirusak eta martxoaren 19an lortu zuten etxera itzultzea, Kubatik ateratako azkenetako hegaldi batean. 

Gerra garaian 5 eta 12 urte bitarteko 30.000 haur bidali zituzten Estatutik kanpora haien biziak salbatzeko asmoz. Horietako 3.000 inguru Soviet Batasunera joan ziren. Horietako bost, denak emakumeak, hautatu ditu Helena Bengoetxea zinemagileak bere dokumental berri honetarako. Kuban, Errusian, Bartzelonan, Asturiasen... egun toki desberdinetan bizi diren emakume hauek arui dira elkarrizketatzen, baina lana oraindik ez da bukatu eta zuzendariaren beldur handiena da koronabirusak ez ote dien eraginen emakume edadetu horiei.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!