Larunbatean itxi zituen ateak Baserriberri jatetxeak. Pintxoaren astea iristear dela iritsi da konfinamendua, eta horrek eragin ekonomiko larria eragingo diela azpimarratu du Irrintzi Plazan Luken Vigo jabeak. “Enpresa txikia da hau baina hamabost familia gara, lanean ari gara langileentzako ahalik eta irtenbiderik onena bilatzeko”.
Asteburuan gertatu da, eta hozkailua beteta harrapatu ditu. Dena den, janaria aprobetxatzeko eta galtzen ez uzteko eman eginen ditu Baserriberrik. Osasun neurriak ahalik eta gehien errespetatuz beharrezkoa duten erakunde edo familiei emango die. Jatetxearen Facebook orriaren bitartez eskatu daiteke janaria, behar izatekotan.