Herriak salbatuko du herria

Elena Olaiz: “Beldurra birusen moduan kutsatzen da”

Espainiako Gobernuaren konfinatzeko aginduak osasun mentalean eragina izanen du. Egoera berrira egokitzeko aholkuak eman ditu Irrintzi Plazan Elena Olaiz psikologoak.

Koronabirusaren edota etxean egon beharraren aurrean izan daitekeen beldurra kudeatzeko, sentitzen dugun horrekiko distantzia hartzeko gomendatu du Elena Olaizek Euskalerria Irratian: “Koaderno bat hartu eta idatzi sentitzen duzuna”. Egunerokoa ahalik eta hoberen eramateko errutina bat ezartzea garrantzitsua dela aipatu du, gain informazioa ekiditea eta bizitza sozialari eustea.