Gazte eta prekario hitzak elkarri lotuta agertzen dira azkenaldian maiz. Iruñerriko gazteen egoera halakoa dela ezagutu dugu Irrintzi Plazan egindako solasaldian. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak greba orokorrerako deialdia egin du, lan, bizitza eta pentsio duinen alde aterako dira herritarrak kalera urtarrilaren 30ean. Gazteek ere euren aldarrikapen propioak egingo dituzte.