Urtarrilaren 30 efemeride borobila da pentsiodunen mugimenduarentzat, 2018ko egun horretan egin baitzuten “pentsio duinen” aldeko lehen mobilizazio handia. Geroztik astelehenero egin dituzte kontzentrazioak, eta baita manifestazio handiak ere ziklikoki. Urtarrilaren 30en berriz ere greba orokorrean. Pentsiodun guztiek, baina, ez dute grebarik eginen.
Oneka Euskal Herriko Emakume Pentsiodunen plataformako Ana Sarobek eta Sasoiako Patxi Urrutiak argi dute baietz. Lucia Otero erretiratuak, berriz, bat egiten du aldarrikapenekin; ez, ordea, data eta formarekin.