Saioa Alkaiza: "Esperimentatzeko tokia izanen da Zortziko Maldiko"

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 23a, 18:38

Hilabetean behin bertso saio "informalak" eginen dituzte Zaldiko Maldiko elkartean. Gaur izanen da lehen saioa, 20:00etan. Saioa Alkaiza bertsolaria da antolatzaileetako bat da.

Hilabetean behin bertsoek hartuko dute Zaldiko Maldiko elkartea. Hala, 'Zortziko Maldiko' bilakatuko da. Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Odei Barroso eta Oihana Arana ariko dira gaur bertsotan gaur, 20:00etan. "Aretoetako saioetatik aparte tabernakoak faltan genituela somatu genuen", azaldu du Irrintzi Plaza saioan Saioa Alkaiza bertsolariak. Egitasmoa antolatzen dabileen bertsolari eta bertsozale gazteetako bat da. Hilabetero antolatu nahi dute 'Zortziko Maldiko' bertso saio "informalak". Saioak irekiak izanen dira, eta ondoren ekimena finantziatzeko afaria eginen dute. 30 lagunetik gora bilduko dira gaur elkatean afaltzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!