Marrazki bizidunetako filma iragartzeko ikuskizuna eginen dute gaur Katakraken, 18:00etan. Lotura Filmseko ekoizpen arduradun Miren Berasategi eta filmaren zuzendari Imanol Zinkunegi eta Joseba Poncerekin mintzatu gara Irrintzi Plazan.
Otsailaren 7an iritsiko da zinemetara Lur eta Amets haurrei zuzendutako euskarazko filma, eta aurretik filma aurkezteko bira eginen dute bi pertsonaiek. Gaur, 18:00etan, biki abenturazaleen autobus magikoa Iruñera iritsiko da. Katakraken izanen dira.
Ikastola Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak 2015ean Lur eta Amets proiektua martxan jarri zuten. Bikien istorioak kontatzen zituzten ipuinak argitaratu zituzten. Ondoren, Lotura film sartu zen eta filma egiteko ideiak aurrera egin zuen.