Sei ikastaro eskainiko ditu UEUk udaberrian Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 23a, 19:48

Bi ikastaro on line eta beste lauak Arrotxapean dagoen Eusko Kultur mintegian eginen dira. Izena emateko epea zabalik dago eta otsailaren 19tik aurrera emanen dira saioak.

Udaberria heldu da Udako Euskal Unibertsitatera

Izan ere laster hasiko dira urte sasoi honetarako prestatu ditzuten ikastaroak. Iruñean 6 eskainiko dira, bi on line eta beste lau Arrotxapean dagoen Eusko Kultur mintegian. Izena emateko epea zabalik dago eta otsailaren 19tik aurrera emanen dira saioak.

Edurne koch Nafarroako UEUko arduraduna da eta berak azaldu digu zeintzuk diren aukeran ditugun ikastaroak.

 

UEUk 2020ko Udaberrirako eskaintza

Proiektu bidezko metodologiak. (on-line) info+
Zer ebaluatu hizkuntza batean? Nola ebaluatu? (on-line) info+

Detekzio eta esku-hartze goiztiarra ikaste zailtasunetan (Dislexia). (Iruñea) info+

Gatazken ebazpena hezkuntza sistemikotik abiatuta. (Iruñea) info+

Sormena praktikan lantzen. (Iruñea) info+
Emoziotegia. (Iruñea) info+


EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!