EDH festibala eginen da Berriozarren gaztetxeen alde

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 24a, 19:15

Maravillas gaztetxeko 22 kideak epaileak absolbitu dituen aste berean eginen da "Ez Dago Hilda" musika jaialdia, izen bereko kolektiboak antolatuta. Berriozarko Ilargi parkean ostiral eta larunbatean eginen da Iruñeko Maravillas eta Arrotxapeko gaztetxeen aldeko kontzertu sorta: urriaren 25ean, 19:00etan hasita, Rude Pride, Streetwise, Hexen, Los Zopilotes Txirriaos eta Unidad Alavesa taldeek kontzertua eskainiko dute. Urriaren 26an, berriz, Txan Magoa eta Andreina Jolin ariko dira goizez, eta bazkaria egin eta gero, 19:00etan, kontzertua eskainiko dute Egurra Ta Kitto, Afu, Dinamita, Herdoil eta El Sonido de la Metralla taldeek.

Duela sei hilabete sortu zen EDH Ez Dago Hilda kolektiboa; musikaren arloko hamaika taldek eta eragilek osatzen dute, eta helburu dute Iruñerriko eszena antikomertziala sustatzea. Gaztetxeetan aurkitu izan dute nahi zuten oholtza talde horiek, eta, horregatik, Ez zaituztegu bakarrik utziko, euskal eszena gaztetxeen alde lelopean kanpaina jarri zuten abian, duela hainbat hilabete, errepresioak jotako gaztetxeetako kideak laguntzeko asmoz.

Zehazki, Iruñeko Maravillas eta Arrotxapeko gaztetxeak laguntzeko izanen da urriko Berriozarko jaialdiaren bidez lortuko diren irabaziak. Kontzertuak egin ez ezik, kanpainak iraun bitartean EDH kolektiboko kideek lortu duten materiala zozketatuko dute ere. Nahi duenak badu aukera txartelak erosteko. Diskoak, elastikoak eta musikarekin eta musika taldeekin lotutako bertze hainbat objektuk osatzen dute zozketatuko duten sari nagusia.

Xanti Etxeberria Yah Goikoa eta Reggae Zaharra taldeko kidea da eta jaialdi honetarako prestatu duten kanataren egilea. Berak azaldu digu nolako jaialdia izanen den hau. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!