Biogalaxy: Marten landareak erein nahi dituen gazte taldea

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 6a, 13:15

Biologia sintetikoa ardatz, landareak eraldatzen ari dira Mutiloako Agrobioteknologia Insitutuko laborategian. iGEM lehiaketan aurkeztuko dute proiektua, Bostonen.

Bigarren hezkuntzako zortzi gaztek osatzen dute Biogalaxy 2019 taldea. Mutiloako Agrobioteknologia Insitutuko laborategian eman dute uda, biologia sintetikoa erabiliz landareak eraldatzen. Martera bidali nahi dituzte.

STEM Planeta hezikidetza programak sustatu du taldea, eta urria amaieran Bostonera eramateko asmoa dute. iGEM lehiaketan hartuko dute parte, mundu osoko beste 300 talderekin batera. Laborategian sartu gara egiten ari diren lana gertutik ezagutzeko. Julen Casulleras, Aitor Perez eta Saioa Ganuza gazteek hartu gaituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!