España Ciudadana izeneko plataformak, Ciudadanos alderdiaren baitakoa, adierazi zuen azaroaren 4an Altsasun ekitaldia eginen zuela. Atzo, Vox talde ultraeskuindarrak iragarri zuen "ekitaldi horrekin bat egiten dutela eta han izanen direla". "Egoerak merezi duelako izanen gara gu ere Altsasun. Ez dugu protagonismorik nahi egun horretan, baina badirelako zergatiak herri horretan egoteko, hantxe izanen gara", adierazi du Vox alderdiko presidente Santiago Abascalek. "Gure kideak Altsasura joateko gonbidapena egiten dugu era berean", esan du. Altsasu konstituzionalismoaren ikur bilakatu dela nabarmendu du Vox-eko presindeteak.