"Gure hurrengo ekitaldia Altsasun izanen da. Askatasuna eta berdintasuna defendatu behar ditugu herrialde osoan. Nafarroaren duintasuna ere defendatuko dugu: Nafarroa eta EAE anexionatzeko aukera ematen duen Konstituzioaren xedapena ezabatzea nahi dugu". Hitz horiek erabili ditu Ciudadanos alderdiko buruak, Albert Riverak, adierazteko euren ekitaldia Altsasun eginen dutela azaroaren 4an, igandean.
Riveraren hitzetan Altsasu "sinbolo" bilakatu da Espainiaren batasuna eta "espainiarren arteko berdintasuna" defendatzen dutenen artean. Hala ere, adierazi du, "leku zaila" dela, eta hori pentsatzen dutenak babestu behar dituztela.
Parlamentuko hauteskundeetan, 47 boto
47 boto eskuratu zituen alderdi unionista neoliberalak Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan, Geroa Baik 1.130, EH Bilduk 825, Podemos 582, PSNk 465, UPNk 434 eta PPk 160.