Haurrentzako sukaldaritza tailerra Berriozarren

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 10a, 11:27

Berriozarko Natur Eskolak antolatuta, abuztuaren 14an sukaldaritza tailer bat eginen da Berriozarren goizeko 10:00etatik 12:00etara, euskaraz.  Baratzetik hartutako elikagai ekologikoekin hainbat plater prestatzeko aukera izanen dute txikiek.

izena emateko natureskola@sumaconcausa.org helbidera idatzi edota 948 594774 telefonora deitu behar da. www.facebook.com/asociacionnatureskola orrian ere informazio guztia ikus daiteke. Berriozarren erroldatuta daudenek 5 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek 6. 

Elena Sauca, bertako koordinatzaileak eman digu horren berri. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!