Aritz Ayesa: "Billabesei xarma falta zaie; hiri garraioa erakargarri egin nahi dugu"

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 5a, 14:09

Astelehenetik, Iruñeko Erdigunea Atsegin Egiteko Plana abian da. Zirkulazio aldaketekin bat eginez, martxan jarri dira billabesen ibilbide berriak ere. Iruñerriko Mankomunitateko presidente Aritz Ayesarekin hiri garraioaz eta trafikoaz mintzatu gara.

“Hiri garraioa hobetu nahi dugu, abiadura arinduz eta maiztasuna handituz”.

“Hiriko trafikoaren hierarkia aldatu nahi dugu, oinezkoen eremuei, bidegorriei eta billabesei lehentasuna emanez”.

“Autoari espazioa mugatu behar zaio hirian, erdigunetik atera behar ditugu”.

“Herritarron bizi baldintzak hobetzera dator mugikortasunaren estrategia berria”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!