Autoentzat Alde Zaharra itxiko du udalak

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 17a, 10:52

Argazkia: Alde Zaharreko irudia. pamplona.es

Sarasate pasealekua, Baluarte plaza eta basotxoa oinezkoentzat egokitzea adostu dute eta lehen zabalguneko gunea zirkulazio zonalde ezartzea.

Bestalde, Sarasate eta Konde Olibetoko kaleetan auzokoentzako aparkalekuak doituko dituzte.

Trafiko batzarrak onartu zituen neurriak iragan ostiralean, hiru ardatzen bueltan: Alde Zaharra guztiz oinezkoentzat jartzea; lehen zabalgunea "hein batean" oinezkoentzat gehiago egokitzea; eta Gaztelu Gibelean bi noranzkoko zirkulazioa ahalbidetzea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!