Etxebizitza gehiago eraikitzea ez da nahikoa etxebizitza eskuratzeko arazoari aurre egiteko. Hala uste du Ioar Cabodevilla, Orekari estudioko arkitektoak. The Architect telesaila abiapuntu hartut, etxebizitzaren krisiaz eta hirigintzaz hitz egin dugu, etxebizitza-eskubidearen aldeko greba orokorraren bezperan.
Cabodevillak hiru arazo nagusi aipatu ditu: etxebizitza falta, eraikuntzaren garestitzea eta etxebizitzaren negozioa. Azken horri buruz, hausnarketa eskatu du: “Guztiok badugu espekulatzaile bat barruan eta honen inguruan hausnartu beharra dago”.
Arkitektoaren ustez, etxebizitza gehiago sortzeaz gain, auzoak eta etxebizitza handiak berrantolatu behar dira. “Etxebizitza publiko gehiago egon behar dira eta horrek eragingo du inguruko etxebizitzen salmenta prezioa jaistean ere”. Etxebizitza eta hiri-eredu justuago bat eraikitzeko, kooperatibak eta erabilera-lagapeneko etxebizitzak bezalako alternatibak ere garatu behar direla dio.