Ikustekoak Sarean Euskaraz 2026

“Euskarazko eduki-sortzaileak jarraitzen ditugu eta gehiago egotea gustatuko litzaiguke”

Euskalerria Irratia

Sarean Euskaraz jardunaldietan parte hartu duten Iparralde institutuko hiru ikaslerekin izan gara. Haien mugikorraren eta sareen erabileraren inguruan eta jardunaldietan ikasitakoaz aritu dira

Instagram eta TikTok dira hiru ikasleek gehien erabiltzen dituzten aplikazioetako batzuk, batez ere lagunekin komunikatzeko eta bideoak ikusteko. Sare sozialek aukera asko eskaintzen dituzte baina arriskuez ere jabetzen dira: “Pertsona ezezagunekin harremanetan jartzeko aukera dagoenez, kontuz ibili behar da”.

Adimen artifiziala ere egunerokoan erabiltzen dute, batez ere ikasketekin lotutako zalantzak argitzeko. Euskarazko eduki digitalei dagokienez, ordea, ez dute eskaintza handirik ezagutzen. Horretarako oso baliagarriak izatean ari dira jardunaldietako hitzaldiak eta tailerrak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!