Teknologia digitalak gero eta leku handiagoa hartu du ikasgeletan, bereziki pandemia ondoren. Orain, ordea, ordenagailuen erabilera murrizten eta paperean irakurri eta idazteko ohiturak berreskuratzen ari dira ikastetxeetan, ikasleekin arreta eta kontzentrazioa lantzeko. “Interneteko abiadurak eta berehalakotasunak zaildu egiten dute irakurketa patxadatsua”.
Adimen artifizialaren erabilera ere erronka bihurtu da hezkuntzan. Informazio asko eskuratzeko aukera ematen du, baina ikasleek behar bezala erabiltzea ez da erraza, batez ere etxeko lanetan.
Sarean Euskaraz jardunaldiek, bestalde, euskarazko baliabide digitalak ezagutzeko eta sareen inguruan hausnartzeko aukera eskaintzen dute. Ikasleentzat ez ezik, irakasleentzat ere baliagarriak dira, “guk ere behar ditugu baliabide, tresna eta ikastaro gehiago ikasleekin kudeaketa eraginkorrak egiteko”.