Sarean Euskaraz jardunaldiek hamargarren edizioa ospatuko dute aurten, eta berrikuntza nagusietako bat egitaraua bi egunetik hirura luzatzea izan da. Gainera, Nafarroa osoko D ereduko DBHko ikasleei zabaldu diete parte hartzeko aukera. Guztira, 19 ikastetxetako 1.100 ikasle baino gehiago igaroko dira Baluartetik hiru egunetan.
Jardunaldien helburua euskarazko kultura digitala gazteen artean ezagutaraztea da: “Euskarazko edukiak kontsumitzeko eta sortzeko aukerak erakustea, eta teknologia berrien erabilera kritikoa sustatzea”.
Korronte handi baten aurka aritu arren, edukiak sortu eta kontsumitzeko sare bat dagoela nabarmendu du Martinezek. Kultura digitala oparoagoa izan dadin, ordea, erantzukizuna guztiona da: erakunde publikoena, hezkuntza-sistemarena, familienarena, enpresena eta gizartearena.
3D inprimagailuak, bideo-mappinga, sare sozialetan nola mugitu, zuzeneko musika eta beste hamaika tailer. Finean euskarazko sorkuntza eta baliabide digitalak ezagutarazi nahi dituzte gazteen artean.