Entzutekoak

Sabino Cuadra: “Nazioarteko egoera gerrazalea eta militarismoaren aldekoa da”

Euskalerria Irratia

SF78 elkarteak «Militarismoa, NATO eta gerrak» jardunaldiak antolatu ditu Katakraken. Bihartik aurrera, nazioarteko egungo gerra giroa aztertzeko hiru saio egingo dituzte, militarismoaren gorakada, NATOren bilakaera eta gerren ondorioak ardatz hartuta

Gerra giroa eta militarizazioaren gorakada nazioarteko eztabaidaren erdigunean daude. Horri buruz hausnartzeko, «Militarismoa, NATO eta gerrak» jardunaldiak egingo dituzte urriaren 27tik 29ra Katakraken. Sabino Cuadra jardunaldien antolatzailearekin hitz egin dugu, hiru saioen helburuak eta landuko dituzten gaiak ezagutzeko.

Lehenengo egunean, gastu militarren gorakada eta armagintzaren garapena izango dituzte hizpide; bigarrenean, NATOren bilakaera eta Espainiako Estatuak erakunde horretan egin dituen 40 urteak. Azken saioan, berriz, gerrak emakumeen ikuspegitik aztertuko dituzte eta genozdioei erreparatuko diete.

Cuadrak azaldu duenez, jardunaldien asmoa gai horiek eguneroko errealitatearekin lotzea da eta eztabaidarako eta parte-hartzerako gune bat sortzea. Horregatik, entzuleak hausnartzera eta solasaldietan parte hartzera gonbidatu ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!