Zer kontatzen digu Titanic filmak 1912ko itsas hondoraketaz harago? Nerea Perez de Ibarrola Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historia irakasleak eta Lisabe Velasko ikerlariak filmaren atzean dagoen garaia aztertu dute. Genero-harremanak, klase sozialen arteko desberdintasunak, migrazioak eta industrializazioaren eragina izan dituzte hizpide, baita XX. mendearen hasierako gizarte-ereduaren gainbehera ere.