Entzutekoak

Idoia Torrente: ”Boluntarioek posible egiten dute gure udako programak aurrera eramatea"

Euskalerria Irratia 2026ko abuztuaren 4a

ANFAS elkarteak adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonentzako udako programak garatzen ditu Nafarroan. Boluntario gehiago behar dituzte jarduerak egiteko, eta nabarmendu dute ez dela beharrezkoa esperientzia izatea

Abuztuan zehar, ANFAS elkarteak boluntarioak behar ditu "Udan ere bai" hiri udalekuetarako eta "Oporrak" programarako. Lehenengoan, 3 eta 20 urte bitarteko haur eta gazteek eguneko jardueretan parte hartzen dute; bigarrenean, berriz, adin guztietako pertsonek astebeteko oporraldiak egiten dituzte. "Boluntarioek posible egiten dute jarduera guzti hauek aurrera eraman ahal izatea", azaldu du Idoia Torres boluntarioen arduradunak.
Elkarteak azpimarratu du ez dela aldez aurreko esperientziarik behar. "Etortzen diren gehienek ez daukate esperientziarik. Gainera, beti profesionalekin batera arituko dira", adierazi du.

Udako programen helburua aisialdia eskaintzetik harago doa. Haur, gazte eta helduentzat sozializatzeko, trebetasunak garatzeko eta egunerokotasunetik ateratzeko espazioak dira. Aldi berean, familientzat ere arnasa hartzeko aukera bihurtzen dira.

Honetaz gain, boluntariotzak desgaitasuna duten pertsonak eta haien errealitatea gertutik ezagutzeko aukera ematen du eta gizartea sentsibilizatzeko ere baliagarria da. "Boluntario izatea pertsona hauek ezagutzeko eta beraiekin partekatzeko aukera ematen dizu". Oso esperientzia aberasgarria da: "Oso erlazio politak sortzen dira eta lagunen arteko giro berezia sortzen da".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!