Entzutekoak

Izaskun Marturet: "Aireko mugimenduen bitartez gorputzarekin konektatzeko espazioa da Zerumuga"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 28a

Hamakak eta aireko teknikak baliatuz, gorputza beste modu batera mugitzeko aukera eskaintzen du Zerumugak. Aeroyoga, Antigravity, Bungee eta aireko dantzaren bidez, mugimendu kontzientea, indarra eta ongizatea lantzen da

Mugimendua beste modu batera bizitzeko espazioa da Zerumuga. Gimnasioetan urte luzez lanean aritu ondoren, Izaskun Marturetek proiektu propioa sortzea erabaki zuen, aireko tekniketan oinarritutako jarduerak eskaintzeko. Aeroyoga, Antigravity, aireko dantza edo Bungee bezalako diziplinen bidez, ariketa fisikoa eta ongizatea uztartzen dituzte.

Martureten esanetan, aireko teknikek indarra eta malgutasuna lantzeko aukera ematen dute, baina onurak harago doaz. Buruz beherako posturen bidez bizkarrezurra deskonprimitu, muskuluak erlaxatu eta gorputzarekin konektatzeko aukera eskaintzen dute. Horregatik, mugimendu kontzientea da saio guztien oinarrietako bat.

Izaskun Marturet Guardasola saioan izan da, Zerumuga proiektuaz eta aireko diziplinek eskaintzen dituzten aukerez hizketan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!